Nor gara

SARE BAT GARA · Bezeroarengandik proposamen bat jaso, landu eta hura gauzatzen dugu, publiko potentzialarenganako bidea erraztuz. Formatu ezberdinetako ekitaldiak soseguz, ideia berritzaileez eta ilusioz antolatzen ditugu. Bezeroaren erronka gure erronka ere bilakatzen da.

SARE BAT DAUKAGU · 10 urte baino gehiagoko ibilbide honetan bezeroen beharretara egokitzen jakin dugu. Gure baitan sortu dugun sarea da gure altxorrik preziatuena. Esperientzia balio erantsi bat baldin bada, balio erantsi horri gure arimaren zati bat gehitzen saiatzen gara.

Produkzioak

Ekitaldien sorkuntzan sorrarazi daitezkeen beharrak proposamen fresko eta erakargarrien bitartez asetzen ditugu. Edozein tamainako ekitaldiak koordinatzen adituak eta arituak gara, alor guztiak gure gain hartuz eta balizko zalantzei irtenbide duin bat eskainiz.

Azpiegiturak

Bezeroaren beharretara egokitutako azpiegiturak koordinatzen ditugu, haren nahiak isladatuz. Produkzioetan emaitzarik onenak lortzen ahalegintzen gara, beraz biderik lehiakorrena bilatzen dugu. Tamaina ezberdinetako karpak, soinu eta argiztapen zerbitzuak, hesiak, material industriala (garabiak, energia sorgailuak, …) zein giza-baliabideak koordinatzen dihardugu.

Musika jaialdien antolaketa

Euskal Herriko txoko ezberdinetan antolatzen diren musika jaialdiak koordinatzen ditugu, artisten kontratazioetatik hasita, baimenen kudeaketatik igaroz, azpiegitura tekniko zein pertsonaletara arte. Urte guztian zehar musikaren industriarekin daukagun harreman estuak ahalbidetzen digu testuinguru kulturalaren ezagutza ona izatea.

Management-a

Urteetan zehar musikarien eta Abar-en artean landutako konfidantza lan-harremanean bilakatu da, hurbiltasuna eta profesionaltasuna aldarri hartuta. Musika-talde poltsa erakargarri bat daukagu edozein motatako kontrataziorako.

Fermin Muguruza // Su Ta Gar // Ruper Ordorika // Tximeleta // Xabi Solano Maiza // Inpernuko // etab.

Segurtasun planak

Legez, tamaina erdiko zein handiko ekitaldiek Segurtasun Plan bereizituak behar izaten dituzte. Plan horiek diseinatzeko berme guztiak bete eta horiek garatzeko aukera ezberdinak eskaintzen ditugu. Horrez gain, segurtasunarekin lotutako aholkularitza legala eskaintzen dugu.

Proiektu kulturalak

Epe laburrerako zein luzerako kultura proiektuen hazia landatu eta ureztatzen dugu, dagokion fruitua eman arte. Izan ere, ideia landu, aholkularitza eskaini edota ekimenak diseinatzen ditugu. Gainera, sozialki inplikatuak gaude, eta proiektuaren parte sentitzen garen unetik bezeroak haren alboan gaudela sentitzen du. Gaur egun Euskal Herrian erreferentziatzat hartzen diren hainbat proiektu gure lorategian haziarazi genituen.

Gure bezeroak
Gerediaga elkartea
aek
Ampo
Ikastolen elkartea
Bertsozale elkartea
ehne
Asaken
Berria
Naiz
Pirritx Porrotx eta Marimotots
Bizkaiko Foru Aldundia
Gipuzkoako Foru Aldundia
Aguraingo Udala
Donostia Kultura
Bilbao Udala
Barakaldo Udala
Getxo Udala
Sestao Udala
Portugaleteko Udala
Gernika Lumo Udala
Errenteriako Udala
Andoaingo Udala
Markina Xemein
Aulestiko Udala
Lemoako Udala
Zarauzko Udala
Gasteizko Udala
Irunako Udala
Bideoak